XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ni hona ailegatu nintzenean, aspaldi, oso aspaldi ..., zuk bezala pentsatzen nuen (zuk pentsatzen duzun bezala)
- Zerua eta infernua nahastuta daude hemen, leku guztietan bezala (leku guztietan gertatzen den bezala)
- Bizitzen ari zen mementu hura zineman ikusitako fotogramak bezalakoa zen.
- Nola izan zitekeen eroa Irene bezalako emakume bat?
- Herri txiki batean, zer egin zezakeen zu bezalako gazte esperientziagabe batek?
Ikus dezagun nola definitzen dituen hiztegiak:
1. berdintasunezko erlazioa duten perpaus gonbaratiboetan erabiltzen den moduzko aditzondoa: nik zuk bezala egin nahi nituzke eskolako lanak.
Legez, moduan.
2. gonbaratiboa ez denean, baldintza-moduzko perpausak gauzatzen ditu ba- aurrizkia eta honi datxekiola aditza aurretik dituela (baldintzazko aditza ezkutuan nahiz agerian egon daiteke; beste egitura batetako esamoldez ere gauzatu ohi da baldintza) moduzko perpausa: adiskide bailitzan etorri eta azpijana egin; beti han bizi izan balitz bezala bertakotu zen.
1. zerbaitek beste batek adinako tasunak dituela aditzera emateko gonbaraziozko perpausetan erabiltzen den izenondoa: horrek guk bezalako aurpegi zuria du.
Moduzko perpaus hauek aditz ez-jokatuekin ere egituratzen dira, baina beti aspektu perfektuarekin.
Adibidez:
Amak azaldu bezala prestatu dut arrain zopa (Amak azaldu didan bezala).
Baina: Zuek egingo duzuen bezala egingo dugu guk.
Irigoienek idazten duen bezala idatzi nahi dut.
Kasu hauetan ezin elidi daiteke aditzaren bigarren elementua.